El Curry Verde, begetariano bikaina Hondarribian

Azenario eta intxaur pastela

Azenario eta intxaur pastela

Begetarianoa ez naizen arren, asko atsegin ditut jatetxe begetarianoak. Eta ezagutzen ditudanen artean gogokoen dudanetako bat Hondarribiako El Curry Verde da.

Azken aldian askotan pentsatzen dut negozio hutsagatik edo amets bati jarraituz irekitako jatetxeen artean dagoen alde nabarmenean. Eta Hondarribiako El Curry Verden berehala ikusten da egiten dutena maite dutela, bizi dutela. Continue reading

Ardoaraba, plan borobila Gasteizen

Ardoaraba 2014 Gasteizen

Abenduaren hasieran Ardoaraba jaialdi enogastronomikoa ezagutu eta gozatzeko aukera izan nuen, Gasteiz ON elkarteak Blog on Brandsen bidez antolatutako kanpaina bati esker (zenbait blogari gonbidatu gintuzten jaialdi hau ezagutu eta nork bere esperientzia pertsonala kontatzeko).

Aitortu behar dut orain arte ez nuela Ardoaraba ezagutzen; baina aurtengo esperientziaren ostean, berriz ere bueltatuko nintzateke, asteburua pasatzeko plan polita baita;  gastronomia-zaleontzat bereziki. Continue reading