Betidanik oso txarra izan naiz eskulanetan (eskuak baino, hatzaparrak ditut nik) eta ikastolan gehienek atsegin zituzten ikasgaiak gorroto nituen (behin, negar betean egon nintzen, txapakume-etxe bat zela eta; orohar nota txukunak izan arren, ditsosozko etxe horren erruz ikasturtea gaindituko ez nuelakoan). Hala ere, badira azken urteetan gustura egiten ditudan eskulanak. Ondoegi moldatu ez arren, oso gustura ibiltzen naiz artilea eskutan, puntu-lanetan zein kakorratzarekin. Akaso amonengandik datorkit; Lizarrakoarekin hasi nintzen lehen aldiz puntua egiten eta Villabonakoa ere oso habila zen.
Inguruan sekulako artistak ditut (Solesilbando edo Debocados, esaterako) baina nik gauza erraz-errazak egiten ditut soilik: kakorratzarekin panpinen bat edo beste, eta puntu-lanetan bufanda eta zapiak baino ez. Aspalditik nuen beste zerbait egiteko gogoa, txaketaren bat edo, baina ez nintzen animatzen, pieza ezberdinak elkarri josten desastre hutsa naizelako.
Zorionez, posible da josturarik gabeko txaketa bat egitea. Guia para tejer bien blogean aurkitu nuen hau bezala. Orratz zirkularrekin egiten da eta nahiko erraza da, ni bezalako hasiberrientzako aproposa. Emaitza dexentez hobea izan zitekeen, baina gustura nago txaketa berriarekin 😉
Nik 6ko orratz-puntak eta 8ko artilea erabili ditut (ez nuen punta lodiagorik). Bestalde, blogean azaltzen zen ereduan, neurriak 1,80ko neska batentzako zirela jartzen zuenez, zortzi lerro gutxiago egin nituen. Hala ere, luzeagoa egin banu ere, kalterik ez.
Nik 10ekoa jarriko nizuke dudarik gabe zure “maistra” banintz.
Ikaragarri ongi geratu zaizu eta ez pentsa zailtasun maila baxua duenik. Hau egin ondoren, uste baino gauza gehiago egiteko gai zara. Datorrengoan, ea proiektu amankomun bat egiten dugun hiruok. Negurako jertse bat edo galtzerdi txukun batzuk akaso 😉
Zorionak!!!
Jaja! Mila esker Amaia! Akats, asko ditu, benetan. Baina egin izan hutsak pozten nau 😉
Jertsea josturarik gabe bada, animatuko nintzateke 😉