Betidanik oso txarra izan naiz eskulanetan (eskuak baino, hatzaparrak ditut nik) eta ikastolan gehienek atsegin zituzten ikasgaiak gorroto nituen (behin, negar betean egon nintzen, txapakume-etxe bat zela eta; orohar nota txukunak izan arren, ditsosozko etxe horren erruz ikasturtea gaindituko ez nuelakoan). Hala ere, badira azken urteetan gustura egiten ditudan eskulanak. Ondoegi moldatu ez arren, oso gustura ibiltzen naiz artilea eskutan, puntu-lanetan zein kakorratzarekin. Akaso amonengandik datorkit; Lizarrakoarekin hasi nintzen lehen aldiz puntua egiten eta Villabonakoa ere oso habila zen. Continue reading
Greeni.us, landare eta baratzei buruzko sarea
Kasualitatez ezagutu nuen Greeni.us baratzezaintzari buruzko proiektua. Duela hilabete batzuk, @usasigain erabiltzaileak aipatu zuen Twitteren:
Berdin da ortua daukazun edo leihuan tiestua espezia gutxi batzukin, registrau @greeni_us -en!! Eta elkarbanatu esperientzia.
— usasigain (@usasigain) abril 25, 2014
Momentu ezin egokiagoan aipatu ere, balkoiko baratzezaintzan hasi berriak baiginen Goio eta biok. Hori dela eta, izena ematea erabaki nuen, zer zen ikusteko. Continue reading
Martinelli, Italiako pasta Nafarroan
¿Italiar tradizioari jarraiki Beriainen (Iruñerria) egindako pasta ekologikoa? Hori da, hain zuzen, Massi Martinellik egiten duena. Eta ederki egin ere. Gaur izan dugu probatzeko aukera eta ezin gusturago jan dugu.
Osoko pasta itxura du eta badirudi denbora luzea beharko duela egosten, baina 4 minutuan prest dago (berez, osoko pasta ere badute eta 7 minutu behar ditu). Zapore ona eta oso testura atsegina ditu. Continue reading