Hiruzta txakolindegia Hondarribian dago. 2007 urtean lanean hasita, 2012an inauguratu zuten Rekaldetarrek (aitak eta bi semek, hiruren uzta baita Hiruzta). Continue reading
Piparraren azoka berezia Ibarran
Ibarra entzun eta piparra izaten da askori burura datorkigun lehen hitza. Piparra da Tolosaldeko herri honetako produkturik ezagunena, eta herriaren izena zabaldu duena. Hala izanik, urtero azoka berezi bat eskaintzen diote iraila partean. Aurtengoa, hamabosgarrena, igande honetan izango da, hilak 21. Continue reading
Asia zatitxo bat Angelun
Gurean asko atsegin dugu asiar sukaldaritza. Tira, “asiar sukaldaritza” askotxo esatea da, horren herrialde anitz eta zabala izanik. Baina probatu izan ditugun plater indiar, tailandiar, japoniar eta abarrak asko gustatu izan zaizkigu. Horregatik, Angelun dagoen “France Asia” denda aurkikuntza ederra izan zen guretzat. Continue reading