Garia okindegia, ogi ekologikoa Tolosan

image

Tolosako Alde Zaharrean irekitako okindegi ekologiko baten berri entzun nuen duela aste batzuk Euskadi Irratian. Interesgarria iruditu zitzaidan arren, dagoeneko ahaztua nuen; baina gaur kasualitatez bertatik pasa naiz. Eta merezi du.

Garia deitzen da eta kafetegia ere bada. Izan ere, kafe bat hartzera sartu ostean gogoratu dut irratian entzundakoa.  Kafea hartu ostean, ezin ogia erosi gabe irten, noski ;).

image

Oso toki atsegina da: egur argia, zuribeltzeko film bateko irudiak pantaila batean (gerora, informazio gehiago bilatzen ari nintzela, jabeak zinema mundutik datozela irakurri dut), musika lasaia… Gainera, kafetegitik bertatik, kristal baten bestaldean okina lanean ikus daiteke.

imageMahaietan, kafearentzako azukre ekologikoa, oliba olio (ogi xerra bat laguntzeko aukera bikaina) botilatxo bat, edalontzi bana eta ur botila bat.

image

Ogiari dagokionez, hainbat mota dituzte, baina denak ekologikoak eta bertan egindakoak. Oraindik ez dute webgunerik, baina Facebooken ikusgai daude egiten dituzten ogiak eta bestelako gutixiak. Eta bertatik-bertara, Tolosako Kale Nagusiko 31.ean.

Poztekoa da Tolosan horrelako txoko bat aurkitzea. Gerora irakurri dut hutsik zeuden guneak biziberritzeko Tolosa Merkat egitasmoaren baitan irekitako negozioetako bat dela. Egia esan, nabari da azken aldian Tolosan zerbait mugitzen ari dela eta hori ere poztekoa da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.