El Curry Verde, begetariano bikaina Hondarribian

Azenario eta intxaur pastela

Azenario eta intxaur pastela

Begetarianoa ez naizen arren, asko atsegin ditut jatetxe begetarianoak. Eta ezagutzen ditudanen artean gogokoen dudanetako bat Hondarribiako El Curry Verde da.

Azken aldian askotan pentsatzen dut negozio hutsagatik edo amets bati jarraituz irekitako jatetxeen artean dagoen alde nabarmenean. Eta Hondarribiako El Curry Verden berehala ikusten da egiten dutena maite dutela, bizi dutela.

Hautatzen duten produktutik hasita (dena ekologikoa) bezeroekiko tratu atseginera, tarteko pauso guztiak ere zainduta daude: zaporeak, aurkezpena… Elikadura ekologikoarekiko duten pasioa transmititu egiten dute (ikastaroak ere antolatzen dituzte).

El Curry Verden jandako entsalada bat

16 euroko menua (lehen platera, bigarrena eta postrea) eta 12,90ekoa (bigarrena eta postrea) daude aukeran. Edateko, etxeko ura ateratzen dute (pixkanaka zabaltzen ari den eta oso gogoko dudan ohitura bat).

Menutik kanpo, samosak, hummusa eta guakamolea daude pikatzeko; eta edateko, ardo ekologikoak.

Etxeko hanburgesa begetarianoa

Dilista hanburgesa

Quinottoa (Kinoa risottoa)

Quinottoa (Kinoa risottoa) Argazkigilea: Goio

Espinaka eta curry lasagna

Espinaka eta curry lasagna. Argazkigilea: Goio

Kokapena ere zoragarria da: Hondarribiako Portua (“La Marina”) auzoko txoko batean, etxe koloredunen artean. Aukera izanez gero, terrazan jateak merezi du.

Portua auzoa, El Curry Verdeko terrazatik ikusita

Portua auzoa, terrazatik. Arg.: Goio

Jatetxerako sarrera

Jatetxerako sarrera. Argazkigilea: Goio

Hondarribian ibiliz gero, bazkaltzeko aukera politta da. Eta Hiruzta txakolindegia eta Sole Silbandori esker ezagututako Endanea bisitatu ostean goiza amaitzeko era ezin hobea.

4 thoughts on “El Curry Verde, begetariano bikaina Hondarribian

  1. Guztiz ados hitz bakoitzarekin. Izugarri leku moñoñoa eta mimoz betea. Berriro ere itzultzeko gogoa piztu didazu. Baina hona itzuli aurretik, Hiruzta ezagutu behar dut nik. Ala, badugu hemen beste plan plin plan bat jajajaja…
    Eta mila esker aipamenagatik polit 🙂

    • Orreaga says:

      “Combo” bikaina da, Amaia! Endanean, gosaldu, Hiruzta bisitatu eta El Curryn bazkaldu!!!!
      Niri ere posta idazterakoan, argazkiak ikustean, bueltatzeko gogoa piztu zait 😉

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.